XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Maduka zen irabazlea, Obierikaren semea.

Okonkworen lagun handia zen Obierika.

Hiru gazteek Maduka hartu, bizkar gainera jaso eta jendearen aurrera eraman zuten.

Txaloka ari ziren denak.

Ondoren, danborrak isildu egin ziren.

Atsedena behar zuten danborrariek, borroka nagusiak hasi aurretik.

Bero-bero zeuden, izerditan blai ìzerditan blai: empapados de sudor.

Arnasa hartu zutenean, berriro ere jotzeko prestatu ziren.

Makilak jaso eta danborrak jotzen hasi ziren berriro indartsu.

Gizonen txanda *txanda: turno zen orain.

Zelai erdian ziren bi taldeak, bata bestearen aurrean.

Halako batean, gizon gazte bat bere taldetik dantzan irten eta beste taldera hurbildu zen.

Beste taldeko gizon bat seinalatu zuen: hura aukeratu zuen kontrario.

Gero, biak zelai erdira joan ziren, dantzan beti ere.

Eta borroka hasi zen.

Hamabi gizon zituen talde bakoitzak.

Txandaka irteten ziren kontrarioa aukeratzera: lehenbizi talde batetik eta gero bestetik.

Talde-buruak azkenerako geratu ziren.

Umuofiako borrokalaririk onenak ziren biak.

Zeinek irabaziko zuen?

Azken borroka hasi zenean, iluntzen hasia zen.

Eguzkia sartu berria zen.

Danborrariak gogor ari ziren.

Jendea, berriz, bero-bero zegoen.

Oihu eta txalo zen dena.

Bultzaka ari ziren denak, zelaiaren erdi aldera.

Nork geldierazi jende hura?

Oso ezagunak ziren borrokalari biak.

Aurreko urtean ere elkarren kontra egin zuten borroka.

Irabazlerik ez zen izan orduan; ez zuen ez batak ez besteak kontrarioa lurrera botatzea lortu.

Zer gertatuko zen aurten?

Ikezue eta Okafa ziren bi borrokalari haiek.

Ikezuek eskuina jaso zuen.

Okafak eskutik heldu zion.

Estu-estu zeuden biak.

Borroka bizitzen ari zen.